XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Two Hands talde bulgariarraren txotxongiloak Iruñean dira gaur

MARIONETA AMETSAK gazte eta helduendako antzezlana aurkeztuko du gaur Iruñean Bulgariako Two Hands txotxongilo taldeak, Nafarroak Antzerki Eskolan, 21:00etatik aitzina.

Iruindarrek ikusteko parada izanen duten antzez lan hori Tuteran ikusi zuten atzo, Nafarroako Jaialdien barnean.

Belgikan, Ganteko Txotxongilo Jaialdian, Luc Vincents saria eman zioten bulgariarren obrari.

Two Hands-eko bi kideek Maia Georgievak eta Vassi Svetxtarovek, muntaia honetan marionetaren munduko sorta zabala erakusten dute.

Panpina klasikoak dantzan jartzen dituzte; mahai txotxongiloak erabili ere bai; bai ta objektu bizidunak eta haririk gabeko txotxongiloak ere.

Istorio motzak eta elkarren arteko independenteak antzezten dituzte.

Ideien orijinaltasuna, umore kriptikoa eta giza arazoen interpretazioa dira istorioen osagarriak.

Panpinak eszenografia eta musika taldeko kideek eginak dira.